|
|
|
EAEko hauteskundeak
: Hilaren 13an izango dira Gasteizko Legebiltzarrerako bozak
11.379 boto-emaile ditu herriak hauteskundeotan
Nerea Uranga
Hilaren 13ko Gasteizko Legebiltzarrerako hauteskundeetan botoa emateko eskubidea daukatenen kopurua igo egingo da Azpeitian: iazko Espainiako Kongresurako bozetan baino 136 boto-emaile gehiago ditu hautesle-erroldak. 1990eko ha-markadan egindako hauteskundeen artean, abstentzio kopuru handiena 1994ko Europako bozetan izan zen, eta jarraian iazko Espainiako Kongresura-ko hauteskundeetan (%48,5)
—EHk orduan abstentziorako deia egin zuen—. Boto gehiena berriz, 1999 udal hauteskundeetan eman zuten herritarrek: 8.575 azpeitiar hurbildu ziren botua ematera boto mahaietara; orduan boza emateko eskubidea zutenen %24,11k ez zuen botorik eman. n
|