|
|
|
Gutunak
Larre Carlos Sainz-en taldean
Jagoba Goenaga
Pozgarria da, herrian da-goen auto-lasteketetako afizioak noiz edo noiz bere emaitzak ematen dituela ikustea. Honekin ez dut esan nahi orainarte ez duenik eman: hor ditugu besteak beste, Iņaki Txikiye, Oanda, Aristi, Xague, Fliky, eta abar.
Azken egun hauetan ordea, izan da beste izenik auto-zaleen artean: Arkaitz Zubimendi Larre 20 urteko gaztea. Carlos Sainz pilotoak antolatzen duen lehiaketan hautatua izan da, aurten Espainiako Estatu mailan lurgaineko auto lasterketetan lehiatzeko. Deialdi irekia luzatu zen eta milaka gazte aurkeztu ziren, asko auto lasterketetan esperientziadunak. Azpeitian bertan, gazte mordoak eman zuen izena bertan partehartzeko, hauen artean Arkaitzek. Larrek izan du paotxa! hautatua izan bait da, hainbat proba gainditu ostean. Arkaitzek ez du sekula auto lasterketetan gidatu (Urrakin kaleko kotxearekin gora eta behera ibiltzea ez baita lasterketetan ibiltzea), baina bere esku ona erakusteko parada izan du eta izango du aurrerantzean ere. Lagunduko dion afiziorik ere ez du faltako, Azpeitiako afizioa ez bait da nolanahikoa auto lasterketatan. Zorionak Larre eta zorte on!
|