Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Maiatza »  Gutunak »  Alde Zaharra

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Gutunak

Herriko Alde Zaharra zahartzen

Aitor Aramendi

Aste Santuan Azpeititik gertu dauden bi herritan egon nintzen, eta harrituta geratu nintzen Alde Zaharra zein txukun duten ikusita. Kaleak oinezkoentzako bakarrik, karga eta deskarga orduetan ez ezik; zoruan, betiko galipotearen ordez adokin dotorea kale askotan, zakarrontzi txukunak, landare ugari denda, komertzio, taberna eta inguruetan, aparkaleku txukunak Alde Zaharretik gertu, eta doan gainera...

Nik ez dakit Azpeitiko Udalak eta komertzioek ze iritzi duten gaur egun herrian daukagun Alde Zaharraren inguruan, baina ez zait iruditzen oso txukuna daukagunik. Arratsaldean kalera oinez joatea nazkagarria da; eta autoan joatea, are gehiago, non aparkaturik ez duzulako. Kale guztietan betiko galipote zatarra dugu, eta zakarrontzi eta landare askorik ez komertzio inguruetan, gora begiratu eta etxebizitza huts ugari, itxura penagarriarekin...

Herria bestela hain txukun badugu, alde zaharra gehiago zahartzen utzi behar ote dugu?

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak