Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Maiatza »  Udal aurrekontua

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Udaleko aurrekontua : EAJren eta EAren adostasunarekin egin da aurrekontua

2.800 milioiko aurrekontua onartu da Udalean

Nerea Uranga

Martxoaren 27an onartu ziren udalbatzan aurtengo udal aurrekontuak. EH ez da ados agertu udalean onartutako aurrekontuekin. Iaz baino 166 milioi gutxiago gastatuko ditu udalak.

Beste behin, aurten ere, urte hasi eta hilabete batzuetara onartu dira urteko udal aurrekontuak. Martxoaren 27an (iaz martxoaren 29an) onartu ziren udalbatzan, EAJ eta EAko zinegotzien onespenarekin. EHko zinegotziek ezezkoa eman zieten aurrekontuei, horrela argudiatuz: «Gure iritziz, prepotentzia eta harrokeria handiz jokatu du udal gobernuak aurtengoan. Izan ere, plenora eraman aurretik ogasun batzordetik bakarrik pasa dituzte aurrekontuak».

Aurtengo udal aurrekontua 2.395 miloitakoa da, iaz baino 166 milioi gutxiago hain zuzen. Kopuru horri, Euskara eta Kirol Patronatua, Azpeitia Lantzen, Lapatx Zabortegia eta 4R Fundazioaren aurrekontua gehituz gero, 2.774 miliokoa da udalaren aurrekontu osoa.

Udaleko sail desberdinen artean, diru kopuru handiena zerbitzu orokorretan gastatuko da 825 milioi (iaz 763 miliotako aurrekontua zuen). Hirigintza sailean, bestalde, iaz baino diru gutxiago gastatuko da, aurten 751 milioiko aurrekontua baitu, eta iaz berriz 989 milioikoa zuen.

EHren kritika aurrekontuei

Aurrekontuak onartu ondoren EHk prentsaurrean desadostasuna agertu zuen, aurrekontuak egin eta onartzeko modua salatuz: «Ekarpenak idatziz eman genizkien EAJ eta EAko ordezkariei Ogasun batzordean, eta ia-ia gure proposamenanik begiratzeko ere betarik gabe, hurrengo egunean, plenoan, onartu zituzten, gure ezezkoarekin».

Bestalde, udalbatzan onartutako aurrekontuen zenbait kontu zehatz kritikatu zituzten agerraldian, besteak beste, kargu publikoen soldatak, Basazabalen inguruakoak, Alde Zaharrera bideratutako diru kopurua...

Sailez sail

ZERBITZU OROKORRAK: 825 milioi. HIRIGINTZA: 751 milioi. OGASUNA-ONDAREA: 138 milioi. GIZARTE ZERBITZUAK: 138 milioi. GOI KARGUAK: 130 milioi. KULTURA: 78 milioi. KIROLA: 74 milioi. FESTAK: 68 milioi. BASERRIA: 48 milioi. INGURUGIROA: 47 milioi. HEZKUNTZA: 46 milioi. GAZTERIA: 28 milioi. MERKATARITZA-TURISMOAm 24 milioi.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak