Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 4,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Maiatza »  Kultur Etxea »  Uztarriaren proposamena

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Uztarriaren proposamena

Kultur Etxea beharrezkoa, eta Basazabalen

Uztarria Kultur Koordinadorak, 1999ko martxoaren 20an, prentsaurrean, lokalei buruz egindako txostena aurkeztu zuen. Txostena hilabeteetan landu eta osatu zuen Koordinadorak, Kultur teknikari batekin eta EKBrekin egon, herriko taldeen erradiografia egin, informazioa bildu eta lokalen inguruko batzar nagusi baten ondoren. Txostenean, herrian Kultur Etxe baten «beharra» azpimarratzen da, eta proposamen bat ere egiten da etxearen izaera eta funtzionamendua azalduz. Hona laburpena:

BASAZABALEN

1984-1987ko Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultur Ekipamenduen Programa-n aurreikusita bezala, Uztarria Kultur Koordinadorak, Azpeitian Kultur Etxea, Enparan kaleko Basazabal Jauregian kokatu behar dela uste du.

JABETZA

Kultur Etxearen jabetza Azpeitiko Udalak izan behar duela dio Uztarria Kultur Koordinadorak proposamenean.

GASTUAK

Obrako eta beste gastu guztiak erakunde publikoen kontu joango dira. 1984-87ko Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultur Ekipamenduen Programa-ren arabera, Basazabal Jauregian Kultur Etxea irekitzeak 69 milioi pezetako aurrekontua zeukan, eta Foru Aldundiak 26 milioi pezetako dirulaguntza eman zion Azpeitiari, eta herriko udalak guztia xahutu zuen eraikuntza eraberritzen. Harrezkero beste 50 milioi xahutu dira Basazabalen. Orain, berriz ere Azpeitiko udalak dirua inbertitu beharko luke.

HERRIKO TALDEAK

Taldeak guztiak ezinbestekoak dira Azpeitirako, eta Udalak herriko taldeen lana errekonozitu egin behar du. Taldeok ez dira talde pribatuak, inolako irabazpide ekonomikorik gabe borondate osoz herriarentzat lana egiten duten taldeak baizik.

TALDEEN PARTEHARTZEA

Herriko talde guztiek ere parte hartuko dute Kultur Etxeko Estatutuak zehazterakoan. Eztabaidako partaide guztien arteko kontsentsua lortu behar da.

IZAERA ZABALA

Kultur Etxeak oso izaera zabala edukiko du. Herritar guztiek izango dute bertan biltzeko, zerbait antolatzeko eta parte hartzeko eskubidea.

FUNTZIONAMENDU ARINA

Kultur Etxeko eguneroko funtzionamendua arina izango da (ordutegi aldetik, burokrazia aldetik eta abar).

ESPAZIOA

Etxe handia da Basazabal (probetxuko 1.026 metro karratu ditu, lau solairutan banatuta) eta, beraz, gero aberatsa izango da azpiegitura aldetik. Taldeei galdetuko zaie zer-nolako azpiegiturak behar diren Kultur Etxean (erakusketa aretoa, hitzaldi-eztabaida aretoa, ikusentzunezko aretoa, informazio-komunkazioa aretoa, egonaldi aretoa, tailerrak...) eta zer nolako materiala behar den (ordenagailuak...).

ANTOLAKETA TALDEA

Kultur Etxea irekitakoan, Antolaketa Taldea sortuko da, eta bera arduratuko da kudeaketaz. Herriko kultur taldeetako ordezkariak eta udaleko ordezkariak egongo dira bertan. Talde horrek erabakiko du nola eta noiz egingo diren barruko produkzioari eta kanpoko produkzioari begirako plangintzak eta ekitaldiak.

UDALAREN DIRULAGUNTZA

Udalak, Kultura Batzordearen bitartez, urtean horrenbesteko dirulaguntza emango dio Kultur Etxeko Antolaketa Taldeari. Udalak urtean hainbat aldiz Kultur Etxeko diru kontuak nola doazen ikusi ahal izangodu.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak