IKEI-ren azterketa
Datu batzuk:
ESPAZIOA
Polikiroldegia, Izarraitz Pilotalekua eta bi zine aretoak kenduta, aztertu diren guneek 7.120 metro karratu batzen dituzte guztira. Haue-tatik, 3.358 metro karratuk Kultur erabilpena dute. Espa-zio osoaren %79,5ak izaera polibalentea du eta %20,5a erabilpenen zehatzekoa da.
KULTUR-IHARDUERA
Galdetutako taldeetatik %53ak dio herrian kultur-iharduerak gora egin duela. %47ak berriz, mantendu egin dela. Kultur programazioak hiru kritika ditu taldeen artean: 1- Eskaintza ez dela zabala. 2- Urtero programazioa errepikatu egiten da 3-Udalak protagonismoa handiegia duela, kultur-programazioa egiterako orduan..
INKESTA
Erakusketak dira herrian partehartze nagusia duten ekitaldiak (%42). Ondoren, Musika Bandaren kontzertuak, Azpeitia Dantzan, Musika Jaialdiak eta bakarlarien kontzertuak. Antzerki Topaketetara lau azpeitiarretatik bat joan ohi da.
|