Laburrak
Korrika 12 jendez gainezka pasa zen herritik
Pasa den apirilaren 2an pasa zen Korrika 12 Azpeititik, Matxinben-tan ekin zion herriko lehen kilometroari eta Azkoitian azkena. Diego Garciari ere egin zion omenaldia Korrikak, Matxin-betatik Azkaratera bitartean Diegoren irudia eraman baitzuten partehartzaileek. Kilometrorik jendetsuenak herriko alde zaharrean izan ziren.
|