|
|
|
Laburrak
Autobusa erreta eta Ertzain bat erasotua
Pasa den martxoaren 10ean 22:00ak aldera, Urola kalean, Tren Museoren ondoko autobus geltokian Eusko Trenen autobus bat erre zuten aurpegia estalita zuten batzuek, gidaria eta barruko bidaiariak autobusetik kanpo atera ondoren. Ordu batzuk beranduago berriz, Urola kaletik gertu dagoen, Damaso Azkue auzoan, Ertzain baten etxe atarian lehergailu bat eztandarazi zuten ezezagun batzuek, kalteak eraginez Ertzainaren etxe atarian eta bizilagunen etxeetan: ateak aterata, kristalak apurtuta...
|