Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 4,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Apirila »  Iritzia »  Txangurroak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Iritzia

Txangurroak hegan eta behiak ibaian

Fernando Morillo (Idazlea)

Azpeitiarrei derrepentean antzematen zaizue nongoak zareten». Soziologo batek esan zigun. Oso erraza omen da, zioenez, edonon, azpeitiarrak zein diren asmatzea. «Tipo jatorrak, hori bai. Tipo sanoak», jarraitu zuen. «Baina basatiak esango ez banu ere, normala den baino pixka bat astapotroagoak bai, bazarete. Zentzu onean, e? Eta pixka bat burutik eginda zaudete. Bitxiak».

Guk kontra egin genion, erdi-txantxetan. Soziologoa barrez hasi zen: «Bai, bai. Adierazgarria iruditzen zait, inguruetako lehen behi ero ofiziala Azpeitian azaltzea».

Behi eroen inguruko zurrumurru gehiago aipatu zizkiotenean, barrez lehertu zen. «Ona, ona», hasi zen. «Azpeitia herri xelebrea da benetan. Lehendik uste nuen baino gehiago. Ikusten? Ez al nuen arrazoi?: txangurroek hegan egiten dute eta behiek, berriz, ibaian igeri.» Zer erantzun behar genion?

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak