Iritzia
Gaizki esanak ondo hartu
Alaitz Olaizola
Gertaera edo egoera desberdinen aurrean, askotan eskatzen zaigu gizakioi ikuspuntu objetibotik egiteko analisia, bihotzaren ordez, burua erabiliz. Ematen du makina bat lan ariketak, gizakia bizipenez, sentsazioz eta sentimenduz osaturiko pastel gazi-gozoa dela ikusita.
Komunikabideak, adibide garbia. Konparatu bi egunkaritan berri berdina, sarritan, informazio ezberdina. Maiz irakurleok, zentzu kritikorik gabe, konforme.
Telebistako informatiboetan berdina. Gertaera beraren irudi, plano ezberdinak, komeni bezala plazaratuak. Ikusleak, berriro ere iruzurtuak.
Argi dago, gatazka gune eta egoerei dagozkien berriak direla gehien desitxuratuak eta politika tartean bada, are gehiago. Beraz, Euskal Herria beti da galtzaile honetan, euskaldunak era berean eta euskara ustekabean.
Marketing-eko aditzat azaltzen azkenaldian, informazioak objetiboa izan behar duela suposatuz.
Zer esanik ez, hizlari batzuei beren iritzia emateko aukera ematen zaien tertulietan. Zenbat aldiz entzun dudan espainiar irrati batetako tertulian ikastolak hankaz gora jartzen. Eta moskeatzen banaiz ere era berean, egia esango dizuet: halako bakoitzeko, geroz eta kritikoagoa eta dudakorragoa ni.
Beraiek erakutsiko digute bidea. Zalantzak jaioko dira eta azkenean, geratu dedila bakoitza berearekin. Beste edonoren-zenbaitzuren erdizkako egiarekin haina norberaren gezurra hobe.
Ez dago gaizki esanik, ondo hartzen bada. Hortxe koxka! Izango ote gara inoiz gaituak ustezko jakitunek esana zalantzan jartzeko? Egun, komeni da.
|