Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 11,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Apirila »  Iritzia »  Agintariak eta Eliza

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Iritzia

Agintariak eta Eliza

Kepa Susperregi

Agintarien arteko haserreağ izenburua eskaini zion Imanol Eliasek, aldizkari honetan, aurreko aleko artikuluan. Duela 350 urte inguru Azpeitian gertatutakoa aipatzen zuen. Andre Mariaren jaiotza eguneko elizkizunean sermoia egiteko aukeratu ez zutela eta haserreturik, garai hartan Parrokiako Erretore zenak azaldu zuen jokabideak, haserre bizia sortu omen zuen herriko agintarien artean.

Garai bateko kontuak utzi eta, egunetara etorriz, biziki haserre somatu genituen, iragan otsailean, Espainiako zenbait politikari Gotzainen erabaki batekin. Espainiako Gotzain Batzarrak ez zuen izenpetu nahi izan PP eta PSOEk aurrez hitzartutako ĞAskatasunaren alde eta Terrorismoaren aurkako Akordioağ. Hitz gogorrak entzun ziren, salaketa latzak. Denak agintarien haserrearen adierazpen.

Esanak esan, ezinbestekoa du Elizak bere sinesmena aldarrikatzea, Ebanjelioari hots egitea. Berezkoa du, hitzez eta ekinez, gizarte-zerbitzuan saiatu beharra; bere iritzian, Ebanjelioan oinarritzen diren irizpideak eskainiz.

Bere egitekoen artean daude, hain zuzen: edozein pertsonak duen bizitzeko eskubideari zor zaion errespetua aldarrikatzea; sofritzen ari direnetaz errukitu eta hurbil egotea; edozein pertsonak bere iritzi politikoak legezko bideetatik adierazi eta zabaltzeko duen eskubidea gogoratzea; hitz egitea onuragarria dela sinesturik, giza-talde eta talde politikoen arteko elkarrizketa eta harremanak piztea; zigortuen giza eskubideak zaindu behar direla oroitaraztea.... gizarte adiskidetzearen eragile izatea.

Ez dugu, ez, lan makala etorkizunerako, guztion artean bakea guztion alde eraiki nahi badugu.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak