Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Apirila »  Ingurugiroa

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Ingurugiroa : Xedea Agenda 21 ezagutaraztea da

Ingurugiroaren III. astea abian da

Nerea Uranga

4R Fundazioak Azpeiti eta Azkoitiko udalekin batera III. Ingurugiroaren Astea antolatu du. Gai ugari landuko dira hitzaldietan, lan-mintegian eta herriko azpiegitura desberdinetarako bisitetan. III. Ingurugiro Etxearen astea apirilaren 2an hasi zen eta apirilaren 7a arte izango da.

Ingurugiro Etxearen III. as-teak, antolatzaileen esanetan, «Tokiko Agenda 21 proiektuaren ezarpen prozesua ezagutaraztea eta informatzea» du helburu. Ondorioz, bertan landuko diren gaiak honako hauek dira: Tokiko Agenda 21 eta partehartzeko erak; baserritarrei zuzenduta, nekazaritza eta abelzantza ekologikoaren ekoizpena eta laguntzak; bestalde, enpresa eta industri munduari zuzendutako lan-mintegi bat egingo da Trenaren Museoko aretoan —bertan, Udal-talde 21 proiektuan enpresen inplikazioaren berri emateaz gain, enpresaren kudeaketan ingurumen aldagaia integratzeko tresnak aurkeztuko dira, eta ingurumen legislazioaren berri ere azalduko da—. Mintegia osatzeko berriz, herriko zenbait enpresek gai horren inguruko esperientzia desberdinak aurkeztuko dituzte.

Antolatzaileen hitzetan, ingurugiro astean «herritarrek, baserritarrek, industria arlokoek eta, nola ez, haur eta gaztetxo eta interesatu guztiek parte hartzeko» aukera izango dute. Asteari amaiera emateko, Lapatx zabortegiaren ateak irekita izango dira. Eta aste guztian zehar, ikastetxeetako haurrek bisitak egingo dituzte Inguru-giro Etxera, eta han ingurumenari buruzko ipuin antzezlana ikusi ahal izango dute.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak