Gutunak
Errespetua
Azpeitiko Euskal Presoak Euskal Herrira
Herrian, gero eta pertsona eta talde gehiago dira euskal presoen eskubideen alde eta Euskal Herriaren hitzaren defentsan beren inplikazioa adierazten ari direnak.
Hor kokatzen ditugu, besteak beste, tanborradan zuzendariek pankarta ateratzea, tanborjole batek komunikatua kioskotik irakurtzea eta hainbat taldek beren banderan Euskal Presoak Euskal Herrira! zioen maindirea jarri izana.
Baina, zoritxarrez, herriko EAJ eta EA alderdietako hainbat kide (udaletxeko balkoian maindirea jartzeari uko egiteaz gain) aipatutako zenbait ekintza zapuzten saiatu ziren.
Honen aurrean, Azpeitiko Euskal Presoak Euskal Herrira Plataformatik Ğerrespetuağ eskatzen dugu. Errespetua gure lanarekiko, eta azken finean errespetua euskal presoen eskubideen alde eta Euskal Herriaren hitzaren defentsan, aldarrikapenak egiten ari diren herritar guztiekiko.
Amaitzeko, herritar guztiak animatu nahi genituzke lanean jarraitu, eta inplikazioa areagotuz, herriko hainbat denda eta tabernetan salgai den Euskal Presoak Euskal Herrira! maindirea etxeko balkoian jartzera. Jakinarazten dugu, baita ere, norbaitek plataforman lan egin nahiko balu, asteazkenero biltzen garela (21:00etan) Aitonenako bilera aretoan. Zuen zain geratzen gara!
|