Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Apirila »  Agur, Diego

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Kirola : Ezustean esan du adio atleta ohiak, entrenatzen ari zela hil egin baitzen

Agur, Diego

Enekoitz Esnaola

Diego Garciak ezustean esan du agur: lehengo larunbatean (martxoaren 31n), entrenatzen ari zela, bihotzekoak jota. 13:20 inguru ziren, eta Alejandro Gomez galiziarrarekin batera ari zen entrenatzen. Azkoititik bueltan zetozela, Loiola iristear, «gelditu, gelditu!», esan zion Gomezi, eta gelditu, bihotza gelditu zitzaion Diego Garcia atleta ohi handiari. Hantxe hil zen. Kolpe handia izan da haren herriarentzat —Azkoitiarentzat— eta azken urteetan bizi zen herriarentzat —Azpeitiarentzat—. 39 urte besterik ez zituen, eta, atletismo profesionala utzi berritan, sasoian zen. Diego hil eta hurrengo egunean izan ziren hileta elizkizunak, Azkoitian. Mundu bat bildu zen. Aurretik, Azkoitia-Azpeitia korritu egin zen, haren omenez.

Bihotz-gogorra dugu Jainkoa,

Jainkorik baldin badago;

Diego zergatik hil da, ordea,

garaia baino lehenago?

Hainbeste amets ta ilusio

kolpe batean akabo.

Kirolari fin, lagun ta gizon

berdinik ez da izango,

Euskal Herriak asko galdu du,

maite gendunak gehiago.

Xebaxtian Lizaso (hileta egunean abestua)

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak