|
|
|
Iritzia
Gure ondoan
Txetxu Urbieta (Euskadi Irratiko kirol kazetaria)
Gure ondoan, lagunen alboan, hintzena hintzen. Hitaz aspertuta egongo zuan San Inaziori ez diok santu postua kenduko. Baina (barka errespetu falta) higan fede handiagoa diagu. Hik bahuen besteok ez dugun zerbait. Aldrebes xamarra, baina beti hitzekoa. Antxintxika, korrika, harria baino gogorragoa eta ausartagoa, askotan ausartegia. Besteen lanaz inoiz ez hintzen baliatu. Besteak hik egindakotik sarritan bizi zituan. Batzuentzat sinestezina izango bada ere, eguneko jardunean lagunen babesik gabe galduta sentitzen hintzen. Horregatik famatua izan arren, fama eta famatuei ihes egin eta hitarren artean babesten hintzen. Hemen behean zulo galanta utzi duk, hor goian Felix, Elortza, Takolo eta konpainia suerteko dituk. Ah! Ahaztu baino lehen: bertsolari txikia hintzen baina euskaldun handia. Zaindu hadi eta, ahal baduk, zaindu gaitzak.
|