Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 6,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Apirila »  Agur, Diego »  Berak esana

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Kirola

DIEGO GARCIAK ESANA

“Badakit karreran gehiegi arriskatzen dudala, baina nahiago dut kontrarioei huts eginaraztea, haien hutsaren zain egotea baino”

“Maratoilariok burugogorrak gara, eta beharko izan, gainera!”

“Ez zait gustatzen piper egitea; gogorragoa da langabezian egotea, astean 240 kilometro egitea baino”

“Entrenatzen ari zarela jendeak maiz enbarazu egiten dizu, baina jendeak ere hor ibiltzeko eskubidea dauka, oso pasiera polita baitugu hemen”

“Azkoitira bueltaka beti bakarrik ibili arren, ez naiz bakarrik sentitzen; izan ere, jendeak animatu egiten zaitu, eta horrek, betiere, asko motibatzen nau”

“Asko bidaiatu dut maratoiak zirela-eta, baina beti lehiatzera joan izan naiz, eta lekuak ikusi ditudan arren, ez dut gozatu”

“Europako zilarra, Mundialeko seigarren postua eta Jokoetako bederatzigarrena izan dira nire lorpenik handienak”

“Kirol honetan irabazteak soilik balio duela ohartu nintzen Europeoan bigarren izandakoan; gogorra da hori psikologikoki”

“Atletismoak asko eman dit, baina kendu ere asko kendu dit, gustuko ditudan beste hainbat gauza ez ditudalako egin”

“Espero dut gizarteak horrenbeste ez eskatzea kirolari gazteei eta haiei gehiago laguntzea, bestela ezin da”

“Asko gustatzen zait ziklismoa, eta gaztetan esaten zidaten dohain izugarriak nituela, baina honi heldu nion”

“Urrezko domina bertsolariei emango nieke, hain gauza zaila hain erraz egiteagatik. Zilarra zeini? Beste urre bat: presoei”

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak