Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 4,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Apirila »  Bertso astea »  Jokin Uranga

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Bertso Astea : Jokin Uranga, Erniarraitz-en bertso paper lehiaketako irabazlea

Ametsgaiztoa

Jokin Uranga azpeitiar gazteak irabazi du Erniarraitz Bertsozale Elkarteak natolatu bertso paper lehiaketa. Jokin, oraindik bertsolari gaztea da, baina erakutsia du bertsotarako gaitasuna, bai paperean baita bapatekoan ere. Iaz urrian, Zarautzen XXIV. Lizardi saria jaso zuen.

1

Ireki orduko ohe zabala

loak hartzeko prestatu ahala,

kanpoan zerbait zaratatsua,

ez dena oso normala. (bis)

uste dut badakidala

zein izan daitekeen hala.

Beste askotan bezala,

ama, lasterka gelara larri,

etorri zait berehala

esanez: ate joka ari da

Polizia Nazionala

2

Sei polizia, elkarren bueltan,

ikusten ditut etxean bertan,

«con éste ¿que hostias vamos a hacer?»

oso urduri hizketan. (bis)

Bost golpe bi masailetan,

sentitzen dira benetan!

Gurasoak negarretan,

etxeak hankaz gora ipini

dutenean miaketan.

Pistola baten mehatxupean

sartu naute furgonetan.

3

Donostin sartu nautenerako

isuri ditut hamaika malko.

Komisarian bost polizi zai,

denak nere kalterako. (bis)

Batek, «habla o te mato».

Isilik egon beharko

ezer ez dakidalako.

Orduan denek batera eman

dizkidate golpe franko,

nor atxilotu aukeratzean

asmatu ez dutelako.

4

Hankak dardarka, mutur zurbila,

bihotza hizlari, mingain isila.

Lehenengo gaua pasa da baina

ez nago oso trankila. (bis)

Gero beste bi patruila

omen datoz nere bila,

eramateko Madrila;

orain bizirik banago ere

horrela laster naiz hila!

Jainkorik inon baldin badago

nitaz erruki dadila!

5

Orain Madrilgo base erdian,

inork atsegin ez dun tokira.

Noraezean galduta eman

ditut horrenbeste bira. (bis)

Batek txiza aurpegira,

besteak iletik tira,

zigor gehiegi guztira.

Alde handirik ez da atzoko

zelda zaharretik berrira,

nonbait Madrilen ere txakurrak

oinutsik ibiltzen dira.

6

Epaitegian ustel usaina,

edonork jasan ezin dun haina.

Hau da euskaldun eta gaztea

izatearen ordaina. (bis)

Garzonek bere azaina

egin ohi duen kanpaina,

guztiei hartzeko gaina.

Torturapean sinatutako

dena ukatu dut baina

hamar urteko zigorra jarri

nahi didate alajaina!

7

Lau horma umel, lehio bakarra,

argi gutxiko bonbilla zaharra,

ate handi bat burdinezkoa

eta oso usain txarra. (bis)

Nondik atera indarra,

bizi irauteko garra,

daukat pentsatu beharra.

Lehio hontatik zeru aldera

egin nahi dut deiadarra,

azaldu dadin askatasuna

seinalatzen dun izarra.

8

Gaur amarekin omen dut zita,

hainbat desio nuen bisita.

Ez dakit nola geratuko den

ni horrela ikusita.

Aulki batean jarrita,

begiak malkoz bustita,

penari ezin eutsita.

Kristal atzetik musu eman dit

ezin nindun igurtzi ta.

Orain badoa bihotza eta

semea bertan utzita.

9

Ez dira pasa hainbeste urte,

lo egin baitut zortziak arte.

Goizean goizik amaren oihu

garatzek esnatu naute. (bis)

Izarrek nere arkupe

oraindik hortxe diraute.

hau eskertu nahi nuke,

dena amets bat soilik izan da,

badaukat nahiko bertute,

baina maets hau milaka gaztek

bizi behar izan dute.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak