Luis Mari Etxeberria (Garikoitzen aita)
«Bi egunetan oso gaizki pasa zuela kontatzen du»
Luis Mari, Haika-ren aurkako operazioan atxilotu zuten Garikoitzen aita da. Gaur egun asteburuan semea bisitatzera zortzi ordutako bidaia egin beharrean da bere familia, Alcalako kartzelan baitago.
Martxoaren 6ko goizaldean etorri Zen Polizia Nazionala Garikoitz atxilotzera?
Goizeko 02:15ak aldera Polizia Nazionala tinbre eta ate joka hasi zen, «Somos la policia, abran la puerta, sino hechamos la puerta abajo» eta horrelakoak deiadarka.
Etxean sartu eta nolako jarrera erakutsi zuten?
Atea ireki ahala pu-rrustada batean sartu ziren etxera, baina behin ikusi gintuztenean zein geunden-eta lasaitu ziren. Pa-
re bat ordu pasa zituzten, etxeko geletan mihatu, garagean begiratu eta Garikoitzen autoan ere begiratu zuten.
Dena begiratu ondoren, atxilotuta eraman zuten Haikako kidea zelako eta Garzon epailearen aginduz?
Bai, Poliziaren autoan sartu aurretik eskuburdinak ipini zizkioten. Lehenengo Azpeitiko epaitegira eramango zutela esan ziguten, bertan forentseak ikusi eta handik Madrilera eramango zutela esan zigun Poliziak.
Gero bost egun inkomunikatuta pasa zituzten?
Bai, bi egunetan oso gaizki pasa zuela kontatzen du, presio psikiko handia jasan beharra izan zuela.
Egun Alcalan (Madrilen) dago espetxeratua?
Modulo berdinean, lau preso politiko daude, animoso eta lasai dago, astean behin bisita bat jaso dezake, bi hilabetean familikoena bakarrik, gero hasiko da lagunena jasotzen. Beti esan ohi digu, «bera bakarrik ez dagoela, asko daudela espetxean».
|