Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Apirila »  Atxilotuak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Atxilotuak : Haikako manifestazioan, Iñaki Azkue atxilotua izan zen

Haikaren aurkako operazioan ‘Kafe’ atxilotu zuen Poliziak

Nerea Uranga

Haika gazte erakundearen aurkako Espainiako Poliziaren operazioan Garikoitz Etxeberria ‘Kafe’ atxilotu zuten. Egun Alcala Mecon dago preso. Iñaki Azkue, Bilbon atxilotu ostean aske gelditu da fidantzapean.

Martxoaren 5etik 6rako gauean Garzon epailearen aginduz Espainiako Poliziak eginiko operazio batean Haika gazte erakundeko 15 kide atxilotu zituzten, tartean Garikoitz Etxeberria Kafe azpeitiarra.

Garikoitz Etxeberriaren etxera martxoaren 6an, goizeko hirurak aldera, Polizia Nazionala sartu zen, Garikoitz atxilotzeko aginduarekin; etxea eta kotxea miatu ostean, Madrilera eraman zuten atxiloturik. Bost egun pasa zituen inkomunikaturik, eta larunbatean pasa zen Espainiako Aundientzia Nazionaleko epailearen aurretik. Azpeitiko Amnistiaren Aldeko Batzordearen hitzetan, egunotan «beldurra» izan zen nagusi lagun eta senitartekoen artean: «inork ez zekien beraien egoeraren berri inkomunikaturik egon ziren bitartean, eta beldur ginen torturatuak izango ote ziren, beste ehundaka kasuetan gertatu den bezalaxe». Garzon epaileak «ETAren gidaritzapean kale borrokarako ekintzak zuzentzen zituztela eta ETAko kide izatea» egotzita, Soto del Realen (Madrilen) izan ziren espetxeratuak. Egun batzuetara Garikoitz Etxeberria gaztea Alcala Mecoko (Madril) espetxera eraman zuten, gaur egun espetxe honetan jarraitzen du.

Atxiloketaren berri jakin orduko, mobilizazioak eta asanbladak egin ziren herrian, atxilotuen egoeraren inguruko informazioa zabalduz eta Haikaren aurkako operazioa gaitzetsiz.

Bilbon Iñaki Azkue atxilotua

Martxoaren 17an Bilbon Haikak deituta manifestaldia egin zen, Haikako kideen atxiloketaren aurka protesta egiteko. Bukaeran istiluak izan ziren, eta bi pertsona atxilotu zituen Ertzaintzak, bat Iñaki Azkue azpeitiarra. Bilbon Deustuko komisaldegian atxilotuta egon ostean, Madrilera eramana zuten, eta deklaratu ondoren aske gelditu zen hiru miloiko fidantza ordainduta. Iñaki Bilbon atxilotzeko «arrazoirik ez zegoela eta inolako errurik gabe gertatutako istilu guztiak leporatu nahi zizkiotela» adierazi zuten lekukoek, herrian egindako asanblada batean.

Joxean berriro espetxeratua

Joxean Astigarraga, Donostian bizi den azpeitiarra berriro atxilotua izan zen pasa den martxoaren 8an, Donostian. Sei hilabete espetxean egin ondoren, iazko abenduan fidantzapean kaleratu zuten. Atxilotu zuten egunean, Donostian manifestaldia izan zen Haikako 16 gazteren atxiloketa salatzeko, ondoren istiluak izan ziren. Ertzaintzak alde zaharrean 20 gazte atxilotu zituen, tartean Joxean. Atxilotu ostean, Madrilgo Audientzia Nazionalera eraman eta bertan «gora ETA esan eta koktel molotof bat» jaurtitzearen egotzita Soto del Realen espetxeratu zuten.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak