Basarte
: Oņeder S.A.ko gerentea
Xabier Elias: ŦLekua deskartatu genuen, ez ordea prozesua eta abarŧ
Xabier Elias Oņeder S.A. enpresako gerentea da, eta berarengana jo dugu, euren jarduerari eta proiektuaren egungo egoera eta berriei buruz galdetzeko.
**Gaur egun, nola du Oņeder S.A.k briketeen proiektua?**
Entseiu industriala egin dugu dagoeneko, eta ondo atera da; esan daiteke asmoa bete dugula. Orain garapen industriala egiten ari gara, fabrika bat jartzeko baldintza guztiekin. Sistema honek piskanaka-piskanaka inertizazioa utzi eta bertederoa uztea suposatuko du. Balorizazio prozesu berria da. Europako dirulaguntzak-eta jaso dituena. Eta, hala ere, denak aurka azaldu zaizkio; ez dakit zergatik erabiltzen diren argumentu hoiek.
Eta garapen prozesua, Basarten jartzekotan zarete?
Ez, leku hori deskartatu egin genuen, baina ez ordea prozesua bera eta abar. Guztiz aberatsa delako, eta aurrera jarraitzen dugu, gainera administrazioaren babes osoarekin.
Baina Azpeitiko Udaletxean eskaerak hor jarraitzen du, Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailaren txostenaren zain, ezta?
Gure proiektua garrantzitsua zen, eta ezin genuen zain egon. Guk Basarten pabiloia alokatuta genuen, baina 2000. urtearen hasieran handik dena atera eta entseiuak egiteari ekin genion beste leku batean. Gure asmoa beteta dago, Basarte jada historia da.
Briketak egitearekin Azkoitiko altzairu-hautsen bertederoa itxiko zela zenioten.
Garapen industriala rekin ari gara orain, eta urtearen bukaerarako jakin izango dugu epea zein den.
|