Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 6,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Apirila »  Basarte »  Kronologia

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Basarte : Kronologia

Bi urte luze ika-mikan

1999ko APIRILA

Oņeder S.A. enpresak Azpeitiko Udaletxean Basarteko Industrigunean altzairutegiko hautsak tratatzeko iharduera baimena eskatu zuen.

1999ko APIRIL

Santa Kutz-Basarte baserritarren elkartea sortu zen, Oņeder S.A.k Basarte Industrialdean enpresa kokatzeko lizentzia eskatu zuenean.

1999ko IRAILA

Eusko Jaurlaritzak Basarten Oņeder S.A.k martxan jarri nahi zuen jarduerari buruz informazio gehiago eskatu zuen, kaltegarri eta arriskutsu bezala sailkatuta dagoela-eta.

1999ko AZAROA

Oņeder S.A.k baimen jarduera, aldatu egin zuen. Kasu honetan, 300 Tona altzairutegietako hautsen proba industrialerako baimena eskatuz.

2000ko OTSAILA

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 300 Tonako baimen industrialaren txostena eman zion Oņeder S.A.k eskatutako proba industrialari. Ordea, oraindik Azpeitiko udaleko udalbatzan onartu gabe zegoen jarduera baimentzea, Eusko Jaurlaritzako ingurugiro txostenaren faltan.

2000ko OTSAILA

Azpeitiko eta Azkoitiko udaletako EHko zinegotzi taldeek Basarteko industrigunean Oņeder S.A.ri baimena ematearen aurka agertu ziren.

2000ko OTSAILA

Azpeitiko Eusko Alkartasuna Oņeder S.A.k Basarten jarri nahi zuen jardueraren aurka agertu zen.

2000ko MARTXOA

Santa Kutz-Basarte baserritarren elkarteak Oņeder S.A.k Basarten zuen enpresa martxan ari zela nabarmendu eta Azpeitiko Udalari eman zion jardueraren berri, eta auzitegian ere parte eman zuen. Epaileak Ertzaintzari laginak jasotzeko agindua eman zion..

2000ko URRIA

Espainiako Institutu Toxikologikoak, baserritarren aginduz, Basarteko Oņeder S.A. ren enpresan hartutako laginak aztertu eta kadmioa neurriz kanpo zutela (kantzerra eragiten duen elementua) zehaztu zuen.

2001ko APIRILA

Oņeder S.A.k Uztarriari esan dio Basarten jarduera jartzea jada Ŧhistoria delaŧ.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak