|
|
|
Basarte
EH: «Etekina du helburu»
Azpeitia eta Azkoitiko Euskal Herritarrok alderdiko kideak 2000. urteko otsailean , prentsaren aurrean, Oñeder S.A.ren proiektuaren aurka agertu ziren. Beste arrazoi batzuren artean, «Enpresa hau ondakin toxiko eta arriskutsuak erabiliz egin nahi den negozio bat da soilik, Oñeder S.A.ren beste bat gehiago. Helburu bakarra etekin ekonomikoa ateratzea da», arrazoitu zuten EHkoek. Hala nola, jarduerak «ingurumenean kalteak eraginez, inguruko aire, lur eta urak kutsatuko lituzke gure ustez. Baserri-lurrez inguratua dago gune industriala, eta ondotik iragaiten den errekatik hartzen dute baserritarren ura euren eginbeharreterako», gaineratu zuten.
|