Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Martxoa »  Zu zeu!

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zu zeu! : Inaxio Larrañaga

“Azpeitiye da geixkiyenetakue txofertzean herriye”

Auto eskuelakoe. 28 urte txofertzen erakusten damazki Azpeitiyen, eta lanbide hortan 35 urtien dabil. Makina bat gorabehera bizi izen ditu lanbide hortan ikasliekin.

  (Ion Aranburu)

**Urte mordoxkie txofertzen erakusten ta, honuzkeo azpeitiko batxe eta señale danak jakingoituzu.**

Bai, bai. Batxe danak, kruze danak, zein dauden ondo señalizaute, nun dauden señaliek borraute… danak.

Zein die txofer hobio, emakumiek ala gizonak?

Eztao holako aldeik, normalien emakumiek seguruo txofertzebe.

Azpeitin bertan jendiek ondo txofertzeula uste al dezu?

Oso geixki txofertzea herri hontan, ta eztet nik bakarrik esaten. Azpeiti da geixkiyenetakue txofertzean herriye, estadistikak ateata daude.

Jende helduik juten al da karneta ateratzea?

Oiñ oso gutxi, garai batin 50 urtekuk-ta etortze zien, baño oiñ geyena gaztie ibiltzea.

**Zeñek sufritzeu geyo karneta ateatzeko esamiñien, zuk ala ikasliek?**

Hori oso erlatibue da. Batzuten geuk’e lasaitzeko pastilak hartu ber izeteiteu. Batzuk oso oso geixki pasatzebe.

Inspektore geyenak erdaldunak die, hemen arazoik ba al dago horrekin?

Bueno, esamiñea aileatzeako pixket oitzeye, testak-ta, danak erderaz die.

Auto-eskuelan ikasten al da ezkerra eta eskubia bereizten?

Batzuk bai, hemen ikixtebe.

Repuestoko erroberie aldatzen zeatik ez da karneta ateatzeakuen ikixten?

Ezta erakusten jendie kejatzealako. Berez kotxie geldik bi ordu ta erdiyen euki ber da holakuek erakusteko, baño errelujuei beire ta hasteye, eztebe nahi izeten.

Zein da zailo teorikue ala praktikue?

Praktikun ona dana teorikun normalien txarra izetea. Pertsonien arabera da, zertan ohituo daon ta ze gogokin etortzean.

**Beñe azidenteik euki al dezu praktikatan ai zeala**

Estopetan, zebra-bidetan da asko gelditze gea, ta batzutan atzetik jo izen gaitue.

Behin ez al zitzaizuen auto eskuelako eskaparetetik kotxe bat sartu?

Bai, bi aldiz. Mostradoreaño. Hori aspaldi pasau zan, behien geundela.

Horreatik moitu al zenuten auto eskuelie tokiz?

Ez, lekuegatik moitu gendun.

Zein garaiten eukitzezue ikasle geyena auto eskuelan?

Udaran. Uztailetik urrira bitartien. Baño jendie akordatzen hasi da eztala garaik onena karneta ateatzeko, jende asko eotea ta.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak