Martxoaren 8a
Martxoaren 8ko ekitaldiak
Azpeitiko Emakumeen Taldeak Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko eguna dela eta, hainbat ekitaldi antolatu ditu, bai herri mailan eta baita bailaran ere. Martxoaren 8an, Donostian egingo den manifestazioan parte hartuko dute. Manifestazioko ibilbidea, zenbait erakunde administratiboren aurrean emakumeen eskubideen aldeko aldarrikapenak egingo dituzte, hala nola, Gizarte Segurantza eta INEM-en egoitzan besteak beste.
Bestalde, bailara mailan antolatu duten kartel lehiaketaren irabazleak jarriko du Azpeitiko Emakume Taldeak martxoaren 8an egingo duten aldarrikapena, azken urteetan bezala.
Herri mailan, martxoaren 1erako, hitzaldia antolatu dute. Aitonenan izango da , 20:30ean. Bertan, hizlari, Azpeitiko eta inguruetako herrietako emakumeak arituko dira. Hego Amerika eta Ertamerikan izandako esperientzien berri emanaz, bertan parte hartuko du Itziar Arratibel azpeitiarrak.
Bestalde, laister batean beste hitzaldi bat egiteko asmoa dute, Hego Amerikako emakume talde baten partehartzearekin, talde hau bai Azpeiti eta bai Azkoitira etortzekoa baita.
|