Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 6,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Martxoa »  Martxoaren 8a »  Maixabel Alberdi

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Martxoaren 8a : Maixabel Alberdi (Autobus Gidaria)

ŤOso gustora aritu naiz autobusen gidariť

30 urterekin atera zuen autobuserako gidatzeko baimena, eta gaur egun, autobus handia utzi eta Beizama herriko taxista lanak egiten ari da Maixabel.

Noiz atera zenuen autobuseko gidatzeko baimena?

Nik 30 urterekin atera nuen autobuseko gida baimena. Gizonak autobusaren enpresa izan eta berari laguntzen ibiltzen nintzen autoarekin. Berak beti komentatzen zidan, autobuseko gida baimena ateratzeko, eta batik bat berak animatu ninduen.

Azpeitian, autobus-gidari lanean lehen emakumea izango zinen?

Bai, lehenengotakoa naiz; orain gehiago ikusten badira ere, orduan emakumerik ez zen ikusten.

Makina bat kontu entzun beharra izan duzu, ezta?

Izugarriak entzun ditut, eta anektodak ere mordoa. Behin Zestoara joan nintzen ikastetxera zihoazten haurren bila, haurrak autobusean sartu eta irakasleari ea txoferra non zegoen galdetzen zieten.

Gustora aritu al zara gidari?

Oso gustora aritu naiz. Maixu ona senarra izan dut. Beste txoferrengandik beti laguntasuna jaso dut, eta hartueman ederra edukitzen da jendearekin.

Lanak sexuen arabera bereiztu behar al dira?

Ez dut uste, bakoitzak egin nahi duenaren baitan baizik. Hala ere, nik ez dut esango indarreko lanak-eta egiteko beste zenbait gizon baino gehiago naizenik.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak