Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 16,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Martxoa »  Maratoi_erdia

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Udala : Korrikalari onenetakoak aterako dira urtero bezala

VIII. maratoi erdia apirilaren 1ean izango da

Udala

16 urtetik gorako edonork parte hartzeko aukera du. Bataz beste 700 korrikalarik parte hartzen dute maratoi erdian. Diego Garcia zirkuitu homologatuak 21 kilometro pasatxo ditu.

  (Fernando Larrañaga)

Iraurgi Kirol Elkartea, El Andaluz Peña Taurina Elkartea, Aradi Kirolak eta zaletu talde baten lanari esker antolatuko da Azkoitia-Azpeitia VIII. Nazioarteko Maratoi Erdia, Azkoitiko eta Azpeitiko Udalen laguntzarekin eta Lan-mobel enpresaren babesarekin.

Apirilaren 1ean egingo den Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian 16 urtetik gora dituen edonork parte hartzeko aukera du, gizonezkoak nahiz emakumezkoak, bertakoak nahiz kanpokoak, federatuta egon ala ez egon.

1994an lehenengo aldiz egin zenetik, maratoi erdian parte hartu dutenen kopurua batazbeste 700 lagun inguruan mantendu da. Urte hauetan guztietan, entzute handiko korrikalariak izan dira parte hartu dutenak, besteak beste, mundu mailan ezagunak direnak: Abel Anton, Chale Kelele, Martin Fiz, Willian Musyoki, Alberto Juzdado eta abar. Aurten ere punta puntako korrikalariek egingo dute Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia. Dena den, oraingoz ezin da izenik eman azkenengo unean baieztatzen bait dira korrikalari ospetsuen izenak.

Diego Garcia zirkuitua

Maratoi erdiaren zirkuituak Diego Garcia izena du, korrikalari azkoitiarraren omenez. Antolatzaileen hitzetan, «Diegoren laguntza eta harremanak ezinbestekoak baitira» korrikalari ezagunak ekartzeko orduan. 21 kilometro eta 97 metroko luzera du Gipuzkoako Atletismo Federazioak homologatutako zirkutuak. Azkoitian eliz atarian irten, eta Azpeitian Loiolarako ibilbidean izango du helmuga aurtengoak ere.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak