Laburrak
Xabier Madina azpeitiarraren lana Kutxaren Ekintzaileen Lehiaketan saritua izan da
Kutxak antolatutako Enpresa Ekintzaileen Egitasmo Berrien lehiaketan, Xabier Madina azpeitiarraren lana saritua izan da. Milioi pezetako akzesita eman dio epaimahaiak, Madinak aurkeztutako Atsedi egitasmoari. Egitasmo honen xedea, ezinduei komunikatzen eta inguruarekin erlazionatzen lagunduko dien erreminta teknologiko bat sortzea da. Orotara 136 egitasmo eta ideia aurkeztu ziren Kutxak antolatu lehiaketara.
|