Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 6,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Martxoa »  Iritziak »  Et Domuit Vascones

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Iritzia

Et Domuit Vascones

Jabier Altuna

Ikastolan Euskal Kulturako irakasleak erakutsi zigun, errege bisigodoek hitzok jartzen zituztela kroniketan baskoiak menderatu zituztela adierazteko; halere, beti berdinak jartzeak aurkakoa esan nahi omen zuen: ez zituztela ondo menderatu; bestela hurrengo erregea ez zen formula berriz idatzi beharrean aurkituko.

Antzeko «arazoa» ikusten dut kalean; presoen egoera zabaltzen ari direnak paperetan jartzen dutenez Guztion konpromezua sakonduz, presoak Euskal Herrira. Guztiz ados, komenigarria litzateke presoak etxetik gertuena egotea, familien egoera ikusita. Hau garbi, baina guztion konpromezua sakontzeko: a. konpromezua (edo ezker abertzaleak ulertzen duen modua) ez da guztiona. b. Ez da oso sakona.

Zergatik? Galdetzen al dute zergatik nahi haina jende ez den agertzen? Informazio faltagatik ez behintzat. Konpromezua adierazteko manifestaldietan atera behar bada, ni ez nago konprometitua; ez naiz kapaz giza eskubideak eskatzen diren manifa edo konzentrazioetan parte hartzeko, hartzen duten batzuek ETAri besteen giza eskubideak ez errespetatzeko; hiltzeko eskatzen dutenean, San Inazio bezperan; «beste bat, beste bat» entzun genuen Jauregiren eraihilketa salatzera bildutakoek. Behar bada gutxiengoa da, baina inguruan isiltasuna besterik ez. Ez dut sinesten gonbidatzen nautenek (behar bada denek ez) Giza Eskubideez kezkatzen direnik, batzuenez baizik.

Gizatasun, errespetu minimo gabe ezin ezer egin; EHko zinegotzi den batek, idatzi zuen HBk ateratzen duen paperean (udal hauteskundeen emaitzak aztertuz) «zerbait gaizki egiten ari gara». Nire ustez bai.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak