Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Martxoa »  Iritziak »  Dardarak berriro

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Iritzia

Dardarak berriro

Fernando Morillo (idazlea)

Azkenaldian baino une historiko gehiagorik... Urteko manifa, mendeko norgehiagoka, milurteko eklipsea... Orain, diotenez, genoma ospetsuak argibide gisa jokatuko du eta gizakion barne-legeak azalduko ditu, arazoak konpontzeko araudia erakutsiz. Paradisua, berriro.

Aurrera goaz, hortaz? Hori pentsatzean, dardarak hartzen gaitu. Itxaropenak eragindako zirrara ote? Bakea, behingoz? Baina orduan konturatzen gara sagardotegi garaian gaudela —Hernani ingurua Azpeitiko auzo bihurtu da beste behin!— eta sagardoa ez ezik, txuletak ere dastatzen ditugula bertan. Eta etorkizun hobea zirudiena, behi eroen dardara baino ez zela. Errealitatea nagusi, berriro.

Etorkizuna eta itxaropena zapuztuta. Ametsak eta ametsak eta ametsak. Eta betiere, dardara eroan amaitu behar. Hau marka. Eskerrak udaberri politikoa datorren gezur berriak ereitera.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak