Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 9,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Martxoa »  Gutunak »  Auzarazoko etxeak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Gutunak

Auzarazoko etxebizitzei uruz

Juan Amenabar, Jabier Iturralde eta Jesus Larraņaga

Leku-Eder S.A. Etxebizitzen Promozio Elkarteak Azpeitiko Auzarazan eraikitako 72 etxebizitza eta lokalak eskrituratzen ari dela jakinik eta bertako erosle batzuen aldetik eraikuntza horren egoera legalari buruzko hainbat kontsulta jaso ondoren, bertako etxebizitzen jabe izango direnen jakinaren gainean honako argibide hauek utzi nahi genituzke:

  1. - Auzaraza-ko 1 eta 2 blokeen eraikuntza errekurrituta dago Bilboko Justizia Epaitegi Gorenaren aurrean, 1525/99 zenbakia duen autoarekin, legedi urbanistikoak aitortzen duen Ekintza Publikoa erabiliz, emandako baimenen eta Estudio de Detalle delakoaren anulazioa eskatuz.
  2. - Errekurtso hau finkatzen den oinarriak bi dira funtsean: Arau Subsidiarioek markatzen dituzten eraikuntzaren alineazioak ez betetzean eta Arau Subsidiarioek markatutakoa baino gehiagoko eraikuntza egotean, zehazki teilatupeko solairuan. Errekurtsoaren helburua legalitate urbanistikoa berrezartzea da, hain zuzen ere.
  3. - Bide beretik, salaketa urbanistiko berri bat aurkeztu da 2001eko urtarrilaren 5ean aurreko arazoei dagokiena eta etxebizitzen eranskin modura egokitu diren atiko ilegalei dagokiena; azken salaketa honen tramitazioa udalaren aldetiko erantzunaren zain dago oraindik eta zentzu bereko pleito berrri bati bide eman diezaioke.
  4. - Epaitegietako dotrinaren arabera, salaketa hauek konfirmatuko balira eta oker urbanistikoa zuzentzea aginduko balitz, sententzia ejekutagarria izango litzateke, promotorearen eta erosleen fede oneko salerosketek inolako eraginik izango ez luketelarik, hau da, etxebizitzak erosten dituztenek sententziaren ondorioei aurre egin beharko liekete, Erregistroan inskribatutako etxebizitzak erosi izana eximente gertatuko ez zaielarik.
  5. - Horregatik, gure iritziz, fede oneko erosle horien interesak babesteko modurik onena, errekurtso administratibo edo kontentzioso-administratibo desberdinak egon badaudela eskrituratan konstataraztea da eta klausula kontraktual bat ezartzea, non saldutako etxebizitzen legalitatearen aurkako sententzia batetik erator daitezkeen balizko kalte eta galerei erantzungo diela garbi gera dadin.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak