Bertsolaritza
: Erniarraitz Bertsozale Elkartearen ekimenez izango da
Urola Erdiko lehen bertso astea antolatu da
Ion Aranburu
Martxoaren 13tik 17ra lehen Urola Erdiko bertso astea ospatuko da. Urola Erdian Bertsoaren Sehaskan’ lemapean egingo da. Bertso paper lehiaketako sariak bertso jaialdian banatuko dira.
Erniarraitz Bertsozale Elkarteko kideek Urola erdiko bertso astea antolatu berri dute, Urola Erdian Bertsoaren Sehaskan lemapean. Bailaran antolatuko den lehenengo bertso astea izango da, eta bertsoaren inguruko ekitaldi desberdinek osatzen dute. Ekitaldiak bailarako herrietan barrrena antolatu dira, eta bertsolaritza munduko pertsonai ezagunen partaidetza nagusi izango da Erniarraitzeko bertsozaleek antolatutako egitarauan. Bertso astea antolaketarako orduan, bailarako udalen babesa ere jaso dute antolatzaileek.
Bertso paper lehiaketa
Erniarraitz Bertsozale Elkartekoek bertso asteaz gain bertso paper lehiaketa ere antolatu dute. Lehiaketan bi maila daude, adinaren araberabanatuta: A maila 18 urtetik gorakoentzat, eta B maila berriz, 18tik berakoentzat. Sari banaketa bertso astearen barruan egingo da, Azkoitian egingo den bertso jaialdian. Lehiaketa honen antolaketarako ere bertsozaleek bailarako udalen babesa jaso dute.
|