Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Martxoa »  Behi eroak »  Juan Mari Rezabal

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Behi eroak : Juan Mari Rezabal

«Sistema berak bultzatu du baserritarra, animaliak makinak bezala tratatzera»

Lurgintza Kooperatibako albaitaria da. Ederki ezagutzen ditu, herriko baserritar, ganaduzale eta ganadua bera. Informazioa zabaldu den moduak sektorean izan dezakeen eraginak kezkatzen du.

 

Behi eroen edo entzelopatia espongiforme gaitzaren inguruan zabaldu den informazioa zuzena izan al da zure iritziz ?

Hipotesi hutsekin gabiltza, eta teoria alternatiboak ixildu arazi dituzte. Hedabide eta gobernuetatik interes batzuk daude, prioien hipotesia aurrera atereaz, eta beste argumentuak ez dira entzun ere egin.

Nondik norakoak dira aipatzen dituzun interes horiek?

Zenbait zientifikok prestigioa hartzea nahi izan dute kontu honekin, interes pertsonalak izan dituzte. Gobernu aldetik nazio-interesak izan dira. Esaterako, beste produktu proteikoak sortzen dituen Estatu Batuak daude, adibidez, eta hor dago Monsantos. Kasu horretan bai ez dugula jakingo zer jaten duten animaliek.

1994an animalien hondakinekin egindako pentsoa debekatu egin zen ganaduen elikadurarako. Zer iritzi duzu kontu honen inguruan?

Portzentaia oso baxuan erabiliz gero, ez zait horren gaizki iruditzen pentsu hau erabiltzea. Era horretan kostua gutxituko litzatekeelako. Beti ere erabilpen bat emanaz noski.

Zenbatean eragin dezake ganaduzale eta baserritarrengan honek guztiak?

Ganaderoa, lehen sektorea, deklibean dago, eta hau izugarrizko okerra izan da sektorearentzako. Desprestigioa, eta lehen zegoen errentabilitate eskasa gehiago mermatzen du; gehienbat baserritarark sufritu beharko dute. Gaur egun baserritarra ari da gehiena sufritzen, eta egoera honek ez du baserritarren egoera batere hobetzen.

Eta zure ustez zer lan egin behar da bada baserritarren egoera hobetzeko?

Baserri munduak behar duen indartzean eta bizi baldintzen hobetzean egin behar da lana. Bestela, ez dute iraungo. Laguntza behar dute horretarako. Ustiapen familiarrak bultzatu behar dira, produktu eta alimentazio ekologikoa ateratzeko. Lurrari lotutako laguntzak behar dira, ustiapen txikiekin irauteko modua jarriz. Sistemak berak bultzatu du baserritarra, animaliak makinak bezala tratatzera.

Jendeak beldur izan behar al da haragia kontsumitzeko?

Haragiaren garrantzia gizakiaren elikaduran funtsezkoa da. Haragiaren kontsumoa geure izatearekin lotuta dago, komenigarri da. Oso zaila da haragiaren bidez gaixotasunak kutsatzea. Orain, gainera, askoz gehiago kontrolatzen da hori guztia.

Kontrol asko pasatzen al ditu gu kontsumitzera heltzen garen haragiak?

Herri txikietan bertako ganaduak erabiltzen dira harategietan. Abereak kontrolatuta daude jaio eta hiltzen diren artean. Analisiak jarraian egiten dira, herrian saltzen den haragiak ez dauka inolako arazorik pertsonaren kontsumorako. Orain, gainera, gaitzaren kontua dela-eta ganadua baserritik hiltegira eman aurretik albaitarion ziurtagiria behar da.

Azpeitiko baserri eta ganadutegietako zenbat abelburu daude?

1999ko maiatzaren 24ko datuak ditut eskuartean; hauen arabera, lau abelburutatik hiru haragitarako da Azpeiti mailan. Datu zehatzak honakoak dira: guztira 3.600 abelburu baino gehiago daude; hauetatik 1.300 inguru haragitarakoak dira, 1.400 inguru gizentzekoak eta 870 esnetarako.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak