Behi eroak
: Balentin Odriozola (Odriozola Harategikoa)
«Azpeitiko harakinek batez ere txahala saltzen dugu»
Harakinen ustez, informazioa gaizki eman da, eta txuletari hezurra kentzeari beldurra diote, «hiltegiak ez baitaude prestatuta».
Jendeak kezkarik ba al du behi eroen kontuaz?
Galdera asko egin du, azalpen ugari eman behar izan dugu. Ezjakintasuna izugarria da, gauza asko entzuten da eta jendea nahastuta dago.
Harakinok informaziorik jaso al duzue guzti honen inguruan?
Informaziorik ez digute pasa. Harategi eta txarkuterien federazioan gaude, eta egunean egon gara, baina bestela Jaurlarizatik ez zaigu ezerren berririk etorri. Bestela, komunikabideetatik jaso duguna, eta informazioa txarra izan da.
vInformazioa, orduan, gaizki eman da?**
Oso gaizki, pasada bat izan da. Hitz egin behar dutenek ez dute hitz egin, gaian buru belarri sartuta daudenek nolabait eskuak garbitu dituzte. Dena nahastu da, ez da esan garbi zer gertatzen den, eta gaitza zer den. Ez dute identifikatu behar bezala.
Zuek txahala saltzen duzue gehienbat, ezta?
Hori da, guk behia ez dugu saltzen, txahala saltzen dugu. Gaztea, 12-14-15 eta 17 hilabete bitarteko txahalaren haragia saltzen dugu gure harategietan. Azpeitian behia ez da saltzen, Azpeitiko harakinok batez ere txahala saltzen dugu, gaztea. Jendea beldurtu egin da eta ez du desberdintzen behia eta txahala. Jakin badakite, baina jaso duten informazioaren baitan ez dute bereizten.
Nondik ekartzen duzu haragia?
Bertatik: Errezil, Aizarna eta inguruko baserrietatik. Baserritar batzuekin kontaktua egina dut, txahala noiz jaio den badakigu, eta adina hartzen duenean baserritarrak deitzen digu.
Herriko harategiek, konfiantza handiagoa eskaintzen duzuela uste al duzue?
Tratu askoz pertsonalizatuagoa da. Bezeroekin hitz egiten dugu, eta konfidantza jakin bat izaten da. Zentru handiekin alderatuz beste zerbitzu bat ematen dela uste dut. Behi eroen kontuarekin harategian bezero berriak ere badira.
Txuletari hezurra kendu beharko zaio...
Hiltegiak ez daude prestatuta bizkarrezurra osorik kentzeko. Gai oso delikatua da guretzat. Lehen unetik kenduz gero, haragia mermatzen hasteko arriskua dago. Guretzat oso kaltegarria da.
|