Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 6,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Martxoa »  Kartel lehiaketa

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Udala : Kartel irabazleak 150.000 pezetako saria jasoko du

XIX. Antzerki Topaketetako kartel lehiaketa deialdia egin da

Udala

Kartel Irabazlea Antzerki Topaketetako irudia bihurtzen da. Martxoan ireki eta apirilaren 1a arte irekita izango da lanak aurkezteko epea. Lan guztiekin erakusketa bat egingo da.

Azpeitiko Udalak antolatzen ditu 1983 urtetik Azpeitian egiten diren Euskarazko Antzerki Topaketa bakarrak, eta edizio bakoitzerako kartel lehiaketa antolatzen du. Aipatutako lehiaketa, jada ekintza garrantzitsua bilakatu da Topaketen barnean, kartel irabazlea edizio bakoitzaren irudia bihurtzen delako. Azken batean, kartel irabazlea, sustapen-tresna eta publizitate deigarria izaten baita, adibidez, idatzizko eta ikusentzunezko hedabideetan eta edizio bakoitzaren inguruan antolatutako jendaurreko eta gizarte mailako ekitaldietan.

Aurten martxoan irekiko da Euskadiko XIX. Euskal Antzerki Topaketetako kartel lehiaketarako lanak aurkezteko epea, eta apirilaren 30a arte luzatuko da. Edonork parte har dezake eta edozein teknika eta materiale erabili daiteke, ordea kartelak argitaragabea eta norberak sortutakoa izan behar du.

2001eko maiatzean jakinaraziko den irabazleak 150.000 pezetako saria jasoko du Topaketen amaierako ekitaldian. Halaber, aurkeztutako lan guztiekin erakusketa bat egingo da deialdiaren epea amaitu ostean eta epaimahaiak erabakia eman aurretik. Lehiaketaren oinarrien beri ematen duen eskuprograma banatuko da, dena dela, informazio gehiago lortu nahi dutenek, Azpeitiko Udaletxeko Kultur batzordera gerturatu edota 943 157200 telefono zenbakira deitu dezakete.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak