Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Otsaila »  Zu zeu!

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zu zeu! : Mamen Bergara

“Astelehen karnabalien oin artien beti gaupasa ein izen deu”

Nerea Uranga

Karnabalzalie. Urte mordoxkie damazki, kuadrillen disfrazau ta sokamuturrea bate faltaik ein gabe. Karnabaletan. Ostegun gizena’re zelebrau izen debe, herriyen juergie botaiez.

  (Nerea Uranga)

Zuen kuadrillie fijue da Karnabaletan. Zenbat urte die disfrazatzen zeatela?

Urte mordue... Daoneko hoetaka urte; fijo ezingo nuke esan, baño 22-23 urte izengo die.

Iñor gutxik, Azpeitin ospatzen duna, Ostegun Gizena da; zuek egun hortan’e erten dezue.

Bai. Lehen jende geyok erteten zun. Azken urtietan, berriz, bi kuadrille bakarrik ateatzen die. Nik ez dakit ze pasau dan...

Nondik noa zuek?

Gu jostundeyen hasi giñen zelebratzen. Geo pentsau genun kalea ertetie. Bixentitaneko joxtundeitik hasitako kontue da. Hala’re, han batipet Santa Luziten eiten genun zelebraziyue.

Disfrazak zeuek eiten al dituzue?

Bai, geuk josten diteu. Egun batzuk lenuotik hasten gea. Josten ordu erdi eman, ta aitzikiyen meriendauez. Erropa danak guk preparatzen diteu.

Tta disfraza erabaki?

Sansebastianak pasau ta hurrengo jaien bazkaye eiten deu, astelehen karnabaletakue antolatzeko. Han bakoitzek idea batzuk ematen ditu, ta bertan erabakitzen deu. Gero preparatibotan hasten gea. Guk beti jatordue antolatzen de. Beti ondo pasatzea guez.

Premiyuek’e askotan jaso dituzue, ez?

Azkena, uste det tiple bezela atea giñenien izen zala... Askotan eman diute premiyue; Luis XV.a bezela jantzi giñenien’e bai. Premiyue jaso deunien’e, jaso ahala segituen gastatzea...

Zenbat ateatzen zeate astelehen karnabalien?

.24 bat elkartzen gea.

Bi dozena elkartu ta geo...

Jantzi ta juerga; lehenengo poteue ein, geo goizeko laurek aldea soziedadea, urdaiazpikue tomatiekin jan, pixketien eon, ta zazpiretan diana ta sokamuturrea.

Orduen astelehen karnabalien gaupasa?

Bai, bai. Astelehen karnabaletan oin artien beti gaupasa ein izen deu; aguanta deu, ta aguantatzen segitzekotan gea.

Geo sokamuturrien’e zaliek?

Bai, hori bai, ta lagatzeko asmoik’e ez deu.

Gaztien inbidik ez al daukezue juergan?

Gaztien inbidiye guk? Edadien bai, baño juergako-ta bate ez.

Herriko festatatik gustukuenak Karnabalak al dituzu?

Earrenak Karnabalak ta Sansebastianak die. Karnabalak berezi bereziyek die. Gure kuadrilen gehientsuenentzat’e baietz uste det.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak