Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Otsaila »  Zinemaldia

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Udala : Otsailean eta martxoan izango ditugu Soreasu Antzokian

Haur zinemaldia euskaraz

Udala

Soreasun izango dira otsailean eta martxoan. Soilik 250 pezeta ordaindu beharko da sarrera. Helburua euskarazko zinema indartu eta haurrak zinemara joateko ohitura sortzea dira.

Otsaila eta martxoa bitarteko igandeetan izango dugu euskarazko zinema; otsailean 4, 8 eta 11n, eta martxoan ere 4, 8 eta 11n egingo da Udalak antolatu berri duen 2001. urteko Haurrentzako Zinema Zikloa. Soreasu zinema aretoan izango da, 17:00etan, 250 pezetaren truke.

Film guztietan, zuzentzen zaieneko haurren ikasturtea adieraziko da. Adin ezberdinen gustoen arabera sailkatu dira emanaldi guztiak. Hala nola, adinean adineko filme egokienak ikusteko moduan dira gaztetxoenak.

Zinemaldiaren nondik-norakoak jakinarazteko zabalduko den eskuprograman, emanaldien eguna zehaztearekin batera, filme bakoitzaren sinopsia eta fitxa teknikoa adieraziko dira. Besteak beste, Asterix eta Obelix, Pinotxo eta Auzoko Animaliak bezalako izenburu ezagunak izango dira.

Zinemaldiaren helburu nagusia euskaraz zabaltzen diren haurrentzako filmeei bultzada bat ematea da. Izan ere, egun, ez da batere erraza filme bilduma bat euskaraz osatzea, alde batetik bertako produkzioa oso urria delako; bestetik, itzulpenak soilik lantzean behin egiten direlako. Horregatik, ahalegin berezia egin nahi izan da Udaleko Kultura Sailetik. Gazteenen artean zinemara joateko ohitura sortzea ere sustatu nahi da.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak