Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Otsaila »  Kaldereroak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Udala : Inauteriak, ekitaldi ugariz osatuta datoz aurtengoan ere

Kaldereroak astebete lehenago iritxiko dira aurten herrira

Udala

Kaldereroak astebete aurreratu dira, festari probetxu handiagoa ateratzeko asmoz. Mozorroen festarekin batera, sokamuturrak funtsezko lekua beteko du, egitarauan. Haur nahiz helduen nahiak betetzeko, egitarau zabala antolatu da inauterietarako.

Ihauterietako Elegante eguneko irudi bat
Ihauterietako Elegante eguneko irudi bat.    (Udala)

Orain arte, Hungariako Kalderero taldearen kalejira Inauterietako larunbatean egiten bazen ere, aurten astebete lehenago izango ditugu Azpeitiko kaleetan. Aurrerapen honen zergatia, kaldereroen festari dagokion garrantzia bermatzearena izan da. Azken batean, nahiz eta urtez urte indartzen joan den ikuskizuna izan, azpeitiar askok festa ez zuten behar bezala aprobetxatzen, ekitaldiz beterik zetozen egunetarako indarrak gordetzearren. Astebeteko aurrerapenarekin berriz, guztiok lasai gozatzeko parada izan genezake.

Azpeitian mozorroak eta zezenak

Inauteriak handikiro ospatzen diren herri gehienetan, normalean, mozorroen festa izaten da ospakizunaren erdigunea. Azpeitiko inauteriez ari garela, ordea, mozorroen festari —bere adierazpen ezberdinak direla tartean, elegante eguna edota astelehen inauteriko mozorroen gaua kasu—, sokamuturra gehitu behar zaio ospakizunari berezko ezaugarriak mantendu ditzan. Festari amaiera emateko ere, ohiko sardinaren hiletaren ordez, zezenaren hiletarekin bukatzen dira gure inauteriak.

Horrela bada, kaldereroak, sokamuturra, elegante eguna eta mozorroen lehiaketarekin batera, artzai-inudeak, tuntturroak, txistulari eta bandaren emanaldiak, rock kontzertuak eta abar luze batek osatzen dituzte gure herriko inauteriak. Baina inauterietako programa ez da helduentzat soilik antolatzen; horregatik, erraldoi eta buruhandiak, haur eta gaztetxoentzat espreski prestatutako ikuskizunak eta jolasak, mozorro desfilea eta beste hainbat ekitaldi antolatu dira haur eta gaztetxoentzat.

Ekitaldiz bete-beteak datoz, beraz, aurten ere herriko inauteriak. Azpeitiarrok hain gogoko ditugun festak, agian, mozorroaren barnean sortzen den magia erabiltzeko eta eguneroko arazo eta ohikeriekin hausteko ezinhobea ematen digutelako.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak