Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 9,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Otsaila »  Iritziak »  Etorkizuna

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Iritzia : Amuko zubitik

Etorkizuna bistan

Alaitz Olaizola

Pentsatu eta erran egia arren: Ez zarete nekatzen beti etorkizunaz pentsatu beharraz? Ez al daukazue egunerokoa bere osotasunean bizitzen ari ez zaretenaren sentsazioa, pentsatzen ari zaretenaz jabetu eta etorkizuna beti bistan dela ikustean?

Haurtzaroa baino ez da osotasunean bizitzen dugun une bakarra, osoa eta kuriosoa da baina, bizipenen sintesia baino ez zaigu geratzen gaztaroan eta agian, hori ere ez. Gogorapen galduren bat kasurik onenean eta seguruenik, ezer ez. Gero, zer ikasi eta prestatu, lana, etxebizitza, bikotea, noizko seme alabak... Eta dapa! Konturatu baino lehen, atzera begira jartzeko garaia gainean.

Neurri handiago edo txikiagoan, ziur nago guztiak noizbait izan dugula egunerokoa, alegia. Oso kuriosoa iruditzen zait gizakiok urrunera begira bizitzeko dugun usadio hori, eta sarri, ulergaitza, neugandik hasita. Sarritan galdetzen diot ene buruari: «Zer usten dun ba, beste bizitza bat daukanela zain honen amaieran hala?». Nork daki, agian bai, baina ez oraingo kontzientziarekin eta izatearekin. Froga bat bailitzan pasa genezake bizitza hau, bigarren hobe baten zain, egin gabeak, orduan egiteko aukera izango bagenu bezala.

«Beti biharkoarekin pentsatzen zaude» askotan entzun izan behar dut eta beti ez bada ere, askotan hala dela aitortu egin behar, egunero eguna argitzen ikusi eta iluntzean argi berrirako bidea amets gozotan egin beharrean.

Haurtzaroan, gaztaroan amets egiten, gaztaroan, etorkizunekoa jorratzea eta zahartzaroan iraganari so nigar egiten. Hala dio esaerak: «Ardi galdua atzeman daiteke, aldi galdua ez».

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak