Ingurugiroa
: Azpeitiak eta Azkoitiak osatuko dute
Lehenengo Udaltalde 21
Nerea Uranga
Urtarrilaren 17an Agenda 21 eta Udaltalde egitasmoa aurkeztu zuten bi herrietako udalek. Udaltalde urtebeteko egitasmoa da. Egitasmoak arrakasta izan dezan, herritarren foro bat osatuko da.
|
|
Azpeitiko eta Azkoitiko udal arduradunak, aurkezpenean.
(Iñaki Uranga)
|
|
Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sailak, Euskal Udalerrietan 21 Toki Agendak Sustatzeko Programa 2000-2003 egitasmoa martxan jarri du, IHOBE eta EUDEL-en partehartzearekin. Honen helburu nagusia herrietan ingurumena hobetzea da. Hau dela eta, lehenengo Udaltalde 21 sortu berri da; lantaldea Azpeitiko eta Azkoitiko udalek osatzen dute.
Egitasmoaren aurkezpenean Azpeitiko Udaleko Ingurugiro batzordeburu Aitor Arangurenek esan zuenez, «Udaltalde 21 egitasmoa urtebetekoa da, eta agenda 21ek ez du epemugarik, behin ezarritakoan jarraipen bat emango zaio».
Egitasmoaren lehen pausoa, Arangurenen esanetan, «Agenda 21 egitasmoa jendeari ezagutaraztea, jendea informatzea da; orain hasi gara informazio lana prestatzen».
|