Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 6,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Otsaila »  Elkarrizketa »  Grebak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Elkarrizketa : Joxe Mari Aranbarri

Grebak metal arloan

 

Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko negoziazio kolektiboan ez dira ados jarri ELA, LAB eta ESK sindikatuak eta patronala. Ondorioz, greba deialdiak egin dituzte otsailaren 2, 8 eta 9rako hiru sindikatuek. Joxe Mari Aranbarriren arabera, egoera argia da: «Patronala ez bada mugitzen, konfliktibitatea areagotu egingo da; gainera, hor eskatzen duguna ez da kolpera 35 orduak ezartzea». Konbenioan sindikatuek eskatzen dutena zera da: enpresen politika 35 orduen bidean jartzea —urtean 40 lanordu murriztea—, eta soldatak KPI gainetik bi puntu igotzea.

Egoerak, jakina, eragina izango du Azpeitian bertan ere. «Azken finean, konbenio probintziala erreferente moduan bihurtzen da, nahiz eta enpresa bakoitzean hitzarmenak egiten dituzten», dio Aranbarrik.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak