|
|
|
Elkarrizketa
: Gertutik, Joxe Mari Aranbarri
‘Azpeitiar’ bat Jose Elorrietaren alboan
|
|
(Iñaki Uranga)
|
|
1947an jaio zen Joxe Mari Aranbarri, Azkoitian. Baina jaio eta berehala etorri zen gure herrira, eta hemen ezkondu zen. Hiru seme-alaba ditu.
Joxe Mari Aranbarri gazterik sartu zen ELA sindikatuan, jada 30 urtetik gora baitaramatza bertan. Azken urteotako hainbat egin ditu sindikatuko diruzain lanetan, pasa berri den urteko abenduaren hasierako kongresua arte, hain justu. Orduan ere, gaur egun bezala, Bilbon egiten zuen lan. Orain, X. Kongresuan ahobatez onartutako zuzendaritzan idazkari nagusiaren alboko kargua beteko du. Beretzat ardura berria da, eta ilusioz beterik dagoela dio, lana egiteko badagoelako. Azkoitian jaiotako erdi-azpeitiar hau mendizalea da —ia astero joaten da— eta umore oneko gizona, eta izango du, bai, zereginik hurrengo urteetan.
|