Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Urtarrila »  Zu zeu!

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zu zeu! : MªDolores Udabe

“Tanborradako uniformie XVIII. mendeko trajie da, musiko-musikue”

Ion Aranburu

Abesbatzakue Usurbilgue da izetez, baño 30 urtien azpeitin bizita, dana azpeitiartute dao. Guk hizkerie’re azpeitiartu diyou.Aurtengue du tanborradan ertetzean lehenengo aldiye.

Mª Dolores Udabe
Mª Dolores Udabe.    (Ion Aranburu)

Noiz etorri ziñen azpeitire?

Oin 30 urte ezkondu nitzenien.

Koruen, karitasen-ta saltsa askotan zaude sartuta, dana azpeitiartute?

Ointxe esan dezu egiye saltsa askotan sartute. Karitasen ibili izen naiz, elizeko gauzetan‘e bai ta koruen’e kantatzet. Hizkerie bakarrik falta zat guztiz azpeitiartzeko.

Nola hasi ziñen korun kantatzen ta zein ahotsetan kantatzezu?

Hamabost bat urte izengoye, sortu zanetik. Bilera bateako deialdi bat jaso gendun gabonak pixket bultzetzeko-ta, korue sortzie proposau zan. Hortiken hasi giñen. Ta nik kontraaltuen kantatzet.

Nolatan okurriu zaizue tanborradan ertetzie?

Oin dala urte batzuk pentsau genun, danok goguekin ikusten giñen-ta, azpeitiarrak ze esanik ez. Baño berotasun are pixket itzeldu ta bertan bera geldiu zan. Aurten berriz hasi gea ta udaletxien planteau genun egunien ateatzie, ez genun nahi inorrei´re tokik kentzie.

Ze nayo egunien ala bezperan ertetzie?

Guk nayo bezperan, baño tokik eztaola esatebe. Konpani danetan urtetik urtea jende gutxiyo ai da ertetzen eta bakoitzetiken 3 eo 4 gutxiyo badie beste batentzako tokiye gelditzea.

Ze ein ber dezue tanborra jo ta kantau?

Ez, tanborra jo bakarrik.

Zer da lenengo aldiye tanborradan erten berdezuna?

Bai, lehengo aldiye det.

Ta animauta?

Bai, hor ai gea ensayutan jo ta ke, ondo jotzie nahi deu-ta.

Taldekuek bakarrik erten ber dezue ala etxien iñorre animau al da?

Nerekin alabak erten ber du lehen´e koruen kantatzen ibili zan da. Dana korukuek erten berdeu ibiltzengeanak eo ibili izendienak.

**Zuek´e afaye ein ber al dezue bezperan bezela?**

Bai, hoixe baietz! Dana konpleto. Afaldu anima-anima eingogea, geure trastiek jantzi ta hantxe banderien jeitxierako preparaute.

Nolakue da zuen uniformie?

XVIII. mendeko trajie da, musiko-musikue, ta danok uniforme berdiñe.

Nolatan okurriu zazue?

Nahi genun musiko estiloko zeoze ta batzordetiken ekartze zizkiguen muestrak, danon iritziye kontuen hartuta erabaki da baño azkenengo erabakiye beayena da.

Zein da zuzendaye koroko bea?

Ez, beste bat izengoa ta emakumie da.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak