Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Urtarrila »  Transeuropa »  Patxi Ibarbia

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Transeuropa 2001 : Patxi Ibarbia (Mendizalea)

«Abentura honen ideia, orain hamar urte sortu zen Pumorin»

Mendizale bezala ezaguna da Patxi Ibarbia, egun Piriniotako Gabardito aterpeko arduraduna da. Otsailean abentura berri bati ekingo dio.

Patxi Ibarbia
Patxi Ibarbia.   

Noiz abiatuko zarete Norkkapera?

Otsailean abituko gara, furgoia hartu eta bertara heldu arte. Bidean gelditu eta herrixketan janari biltegiak utziko ditugu. Gero trineotan hamar egunetan beharko dugun janariarekin abituko gara, hamar egunetik behin biltegiotan gelditu eta berriro ere trineoak betetzeko asmotan.

Nondik nora muntatu duzue zeharkaldia?

Abentura hau, orain 10 urte sortu zen Pumorin. Han ezagutu nuen Gorri, nik hara joan auretik 15 egunetako zeharkaldia egin nuen Laponian, beraz Laponia ezagutzen nuen, eta Pumoriko expedizioan sortu zen ideia. Ina bera ere zeharkaldi luzeetan ibilia da, Euskal Herritik Txinara joana baita bizikletan.

Zergaitik aukeratu dituzue, eskia, piragua eta bizikleta garraiobide bezala?

Pixkat ingurua ezagututa, Finlandian mugitzeko egokiena eskia da, dena elurra baita. Piraguena guretzako berria da, eta polita, orain gutxi Menorcan izan gara prestaketetan. Baltikoa piraguan egitea, guretzako benetako abentura da. Baltikoa barruko itsasoa da eta olatu askorik ez dago. Gero Alemaniatik behera bizikletan etorriko gara, Euskal Herritik pasa eta Tarifaraino .

Eta taldea nolatan osatu duzue?

Lau gara. Nik Gorri Himalayatik ezagutzen dut, Ina berriz betidanik dut ezaguna, Pirineoan ikastaroak ematen dituguk biok. Jabi ez nuen ezagutzen, bera Inaren laguna da. Orain ari gara elkar ezagutzen. Antolaketa gauzak eta gure arteko harremanak oso ondo doaz. Zeharkaldia fisikoki gogorra da, baina nire ustez gure artean giro ona mantentzea da gogorrena. Egunero kirola eginez eta ondo joango da dena.

Lurralde hotzetan hasi eta beroan bukatuko duzue zeharkaldia.

Guretzat hori eragingarria da, hasieran 30 gradu ero azpitik izango dugu. Hala ere, hotza lehorragoa da eta ondo jasaten da. Arazoa uretako zeharkaldian izango da, uretatik irten eta azkar arropak aldatu beharko ditugu.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak