Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Urtarrila »  Transeuropa

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Kirola : Patxi Ibarbia azpeitiarrak parte hartuko du zeharkaldian

Iparraldetik hegoaldera, hotzetik epelera

Nerea Uranga

Transeuropa 2001 zeharkaldiko kide da Patxi Ibarbia mendizalea. Norkkapetik Tarifara egingo dute, 5.300 kilometro dituen zeharkaldia. Garraiobide eski, piragua eta bizikleta izango dituzte.

Javier Cuesta, Ina Rufo eta Patxi Ibarbia azpeitiarra, taldekideetatik hiru
Javier Cuesta, Ina Rufo eta Patxi Ibarbia azpeitiarra, taldekideetatik hiru.    (Diario Vasco)
 

Patxi Ibarbia azpeitiar mendizale ezagunak, beste hiru lagunekin bat (Ina Rufo errenteriarra, Javier Cuesta donostiarra eta Luis Angel Rojo Gorri gasteiztarra), Norkappetik (Finlandia) Tarifara (Espainia), 5.300 kilometroko zeharkaldia egiteko asmotan dira. Otsailean abiatuko dira lau lagunak, beste bosgarren batekin, gidari lanak egingo dituena bera, furgoi batean Europa iparreko lurralde hotzetara. Norkkapera bidean, herrixka txikietan geldialdiak egingo dituzte, eta janari biltegiak utziko. Bueltan, trineoak betetzeko aukera izan dezaten.

Otsaila erdialdera Norkkapen izango dira Transeuropa 2001, izenaz bataiatu duten abentura honetako kideak, bertan eskiak soinean abiatuko dira, elurretako lurraldeetan barrena. Zeharkaldia Tarifan ekaina bukaeran amaitzeko asmotan dira, bizikleta gainean. Zeharkaldirako garraiobide, eskia, piragua eta bizikleta izango dituzte.

Zeharkaldiari hasiera eman aurretiko asteotan, buru belarri, prestaketan dihardute lau lagunak. Eskian, badu eskarmenturik Patxi Ibarbia, lehen ere bitan izana baita Laponian, hamabost eguneko zeharkaldietan parte hartuz. Bizikletan ere iaioak dira abenturazale hauek. Ordea, hankamotz zerbaitetan badira, piraguan da. Ez baitute, orainarte, esperientzia haundirik piraguan. Aurreko hilabeteotan, piragua ikastaroak egin dituzte Menorcan, euren burua ere frogatu dute gai den piraguan 30 kilometro egiteko.

Hiru etapa nagusitan banatu dute, 5000 kilometro pasa dituen asmoa. Lehen etapa, 800 kilometro, eski gainean egingo dute Norkkapetik Kemira (Norvegia). Kemitik, piraguatan Baltiko itsasertzetik Lubeck-era (Alemania) joango dira, hau da piraguan 2000 kilometro egingo dituzte eta horretarako bi hilabete beharko dituzte, behin Alemaniara heldu, bizikletak hartu eta Euskal Herritik pasa-eta Tarifara heldu artean, 2.500 kilometro izango dituzte bizikleta gainean egiteko.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak