Udala
: Barrenetxe Abesbatza aterako da San Sebastian egunez
Berrikuntzak izango dira aurtengo sansebastianetan
Udala
Julian Barrenetxea Abesbatzak osatutako talde berria izango dugu San Sebastian egunean. Karrozaren diseinua eta eraketa lehenengo aldiz lehiaketa publikora irten da. Umeen eta helduen danborradetarako ibilbidean aldaketak egon daitezke.
|
|
Helduen danborrada Enparantza Nagusian.
(Argazki Elkartea)
|
|
Aurrekari historiko batzuk izan baziren ere, benetako danborrada 1957an egin zen Azpeitian, On Baltasar eta On Zezilio, bi apaiz donostiar, eta Oargi taldearen eskutik. Umeen danborrada izan zen hura, helduena ospatu arte bi urte itxaron beharko zuen Azpeitiak.
Egun, sansebastianak herriko festarik garrantzitsuenetakoa dira, baina hau ez da egun batetik bestera gertatu den kontua. Azpeitian, helduen eta umeen danborradak poliki-poliki joan dira sendotzen eta handitzen. Garapenak aurrera darrai, gainera; aurten, esaterako, berrikuntza batzuk izango ditugu. Hori bai, bi danborradek funtsean gordetzen duten izaera mantenduko da, ezartzen diren aldaketa eta berrikuntzen zeregina sansebastianak hobetzea baita.
Bi dira San Sebastian egunean azpimarratu ditzakegun aldaketak: goizean ospatzen den danborradan ohiko bi taldeak, Gure Ametsa eta Ardo Zaleak izango ditugu. Baina gauean, banderaren jaitsieran, bi talderen lekuan lau egongo dira aurten, eta horien artean talde berri bat, Julian Barrenetxea Abesbatzak osatutakoa, hain zuzen ere.
Karrozaren diseinua
Aurten, lehenengo aldiz, karrozaren eraketa lehiaketa publikora atera da, deialdi irekian; hau da, nahi zuen talde edo bakarkakoak bere proiektua aurkezteko aukera izan du. Lehiaketara aurkeztu direnak baldintzak ez zituztelako betetzen, ez da haietakorik aukeratu. Dena dela, udalak dagoeneko erabaki du nori agindu umeen danborradako karrozaren diseinu eta eraketa. Eli Beobide dekoratzaileak egingo du karroza, Festa Batzordearen adostasun osoarekin.
Umeen eta Helduen danborradetako ibilbideetan ere berrikuntzak egon daitezke, baina oraindik ezin ditugu aditzera eman, erabakitzear daudelako lerro hauek idazten ari garen momentuan.
|