Laburrak
: Erretratutan
Imanol Eliasek liburu berri bat idatzi du
|
|
(Nerea Uranga)
|
|
Abenduaren 23an, aurkeztu zen Udaleko Areto nagusian Imanol Elias idazle ezagunaren liburu berri bat, Gaztaroko Kronikak /Crónicas de Juventud. Bertan, egileaz gain, udaleko arduradunak eta herritar ugari bildu zen. Liburu berri honek, egileak berari gertatutako pasadizoak kontatzen ditu. Egilearen esanetan, «ehundik gora» herritar izendatzen dira bertan, baita herriko hainbat txoko ere. Garai hartako giroaren eta egoeraren berri ematen da liburuan. Aurkezpenean 1.000 pezetatan saldu zen, eta aurrerantzean 3.000 pezetatan salduko da.
|