Laburrak
: Erretratutan
Ikasberri kirol elkarteak antolatuta III. krossa
|
|
(Juan Joxe Agirre)
|
|
Goenan abenduaren 17an Ikasberri kirol elkarteak antolatutako III. Krossa eraman zen aurrera bai Eskolartekoena eta bai Federatuena. Euskal Herri osotik etorritako 430 pertsonak, bailarakoak barne, parte hartu zuten bertan eta ikusle pila batek eguraldi ederrarekin ikuskizun paregabea izan zuen. Kamel Ziani eta Iratxe Aranburu izan ziren irabazleak senior mailan.
|