Laburrak
: Motxien
Espainiako kopako kirol eskaladan, Leire Agirre txapeldun eta Gorka Karapeto zazpigarren
Pasa den azaroaren 25ean Granadan ospatu zen Espainiako Kopako Kirol eskaladako bigarren proban, herriko eskalatzaileak postu garrantzitsuak lortu zituzten.Leire Agirre azpeitiar eskalatzaileak lortu zuen lehen postua emakumezkoetan. Azken urteotan Leirek irabazi du Kopa. Gizonezkoen proban berriz, Gorka Karapeto eskalatzaile gazteak zazpigarren postua lortu zuen.
|