Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Urtarrila »  Iritziak »  Txikiteroak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Iritzia : Akuilua

Txikiteroen desagertzea?

Fernando Morillo (Idazlea)

Behin, ba omen zen ohitura bitxiko familia bat. Adin batera iristean, familiako guztiek, nahitaez, eskuko hatz bat moztu behar zuten. Halako batean, musikari bat sortu zen familia hartan. Gitarra jotzea zen gehien maite zuena, eta imajina daitekeenez, ez zitzaion asko gustatu hatzaren kontua. Zalantza handien ondoren pikutara bidali zuen ohitura. Gitarra behar zuen! Baina horrek, familia osoaren suntsiketa eragin zuen azkenean.

Istorioa, gizon batek azaldu zidan kezkarekin lotzen da. Inguruotan, zioen, ohitura zaharrak galtzen ari gara. «Betiko» ardoa utzi, adibidez, eta edari «berrietara» jo omen dugu. Txikiteroak desagertu egingo dira! Eta era berean, jarraitu zuen, beste hainbat eta hainbat gauza.

Zein hautatu, ordea: musika suntsitzailea, edo ohitura tiranikoa? Ez da erabaki erraza. Olentzerok ba ote du erantzunik? Edonola ere, urteberri on!

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak