Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Urtarrila »  Iritziak »  Dioni eta Kurro

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Iritzia : Amuko zubitik

Dioni eta Kurro

Joxe Luix Aizpuru

Hamasei urte nituen orain dela hamasei urte. Eguraldi ederra, eguzkitsua egiten zuen, eta jende mordo bat pilatu zen Sanjuandegiko 7. Karrerako azpikaldean. Amak kalera ez irteteko gomendioa egin zidan «jaleua egongo da-eta», eta horrela egin nuen, zintzo. Aldameneko Dioni hil zuten Pasaian egun batzuk lehenago, eta hileta eguna zen hura. Mozoloen antzera sukaldeko leihoan pilatu ginen senitartekoak, gorputzari segika kale aldera abiatu zen jende mordoari begiratu asmoz. Amak, isilka, istiluen beldurrez edo, kanpoko jende ugari zebilela eliz atarian esan zigun.

Betarramitetan atera zioten argazkian gogorazten dut, bekozko, bere anaiarekin batera mahaitxoan eserita. Azkoitiko Profesionalean aritu zen ondoren. Dioni zen guretzat, etxepekoontzat. Tomas eta Pilarren seme zaharrena; Pedro Mari, Mariabitoria eta Mariangelesen anaia. Bizkarra oker antzean eta mahonezko fraka urdinak jantzita ibiltzen zen hura zen Dioni; Karnabaletan zezenaren arrastoa hurbiletik jarraitzen zuen hura bera.

Kurro, aldiz, ezezaguna zen guretzat. Geroago izan dut bere berri; bere pentsamolde eta ibileren berri. Nik biak maite ditut, baina Dioni hurbilagokoa egiten zait, samurragoa.

Datorren urtarrilaren 8an, 1984ko martxoaren 22an, orain hamasei urte hil zituzten gazteei justizia egiteko saiakera bat egingo da, izan ere, Pasaiako aferaren kasua berriro irekiko baita. Badakigu Pasaiako badian gertaturikoa ez dutela inoiz aitortu eta argituko, baina, memoria historikoa berritzeko balioko badu ongi etorria izan bedi.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak